LITERATURA

Ignacio Aldecoa euskarazko ipuinen XLIII. Lehiaketa

Literatura arteen eremuan, Arabako Foru Aldundiak Ignacio Aldecoa euskarazko ipuin lehiaketarako deia egin du 1980. urteaz geroztik etenik gabe, eta aurten beste edizio bat aurkeztu du. Sari bakarra emango da, eta sariaren aurrekontu zuzkidura 6.000,00 euro da.

Lehiaketa honen helburua euskarazko literatura sorkuntza sustatzea da, bai eta literatura figura berriak edo sendotze bidean daudenak aurkitzea ere, eta aldi berean, Ignacio Aldecoa gogorarazi eta goraipatzea.

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute 16 urte beteta dituzten pertsona fisikoek, haien nazionalitatea eta bizilekua edozein dela ere.
Ipuinak originala eta argitaratu gabea izan behar du eta euskaraz idatzita egon. 10 eta 25 orrialde artean izan behar ditu, inprenta tipografiaz idatziak (arial 12 edo antzekoa) eta tarte bikoitzean.

Uztailaren 10ean itxiko da lanak jasotzeko epea.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button