MUSIKA

Bakioko XXXVI. Musika Astea

Bakioko Udalak, Bakioko Abesbatzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, gaur abiatuko da Bakioko XXXVI. Musika Astea.

Uztailaren 18tik 21era bitartean lau kontzertu izango dira Andra Mari elizan, 20:00etan, eta sarrera doakoa eta libre izango da. Musika Asteari amaiera emateko azkeneko emanaldia kiroldegian egingo da.

Diogun moduan, gaur, hilak 18, Andra Mari Parrokian, 20:00etan, Bakioko Abesbatza eta Ales Larrazabal arituko dira. Uztailaren 19an, Dúo Aburto-Alciturri taldearen txanda izango da. Uztailaren 20an, Ibili Munduan izeneko ikusgarriaz gozatzeko aukera egongo da, eta elizan izango den azken emanaldia uztailaren 21ean izango da, De Mahler a Mahler musika ikuskizunarekin.
Azkenik, uztailaren 29an, Jon Maiaren Kantu bat gara kontzertu ederrarekin amaituko da aurtengo Bakioko XXXVI. Musika Astea. Azken kontzertu hori, bertako kiroldegian izango da, 20:00etan hasita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button