MUSIKA

Gaur, Nerbioi Punkfest Jaialdia, BEC-en

Gaur, apirilaren 12an, Nerbioi Punkfest Jaialdiaren lehen edizioa izango da BEC-en.

Nerbioi Punk Fest jaialdiarekin Euskal Herriko musika eszena lehertu egingo da alde guztietatik. Gaur, apirilaren 12an, Barakaldoko BECen egingo den jaialdi ausart honek punkaren eta musika kontra-kulturalaren zaleentzat esperientzia ahaztezina izango da.

Iragarritako taldeak ondoko hauek izango dira: Non Servium (2024ko kontzertu bakarra Euskal Herrian) street punk eta oi! banda; La Élite, bere energia kutsakorrarekin, BECen zimenduak dardarka jarriko ditu; Biznaga, punk rock zuzena eta kontzesiorik gabea; Distorsión, punk dosi gordin eta benetakoa, eta Ezpalak eta Pinpilinpussies taldeak.

Nerbioi Punkfest Jaialdiaren sareetan duzue informazioa guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button