Gaur amaituko da Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen duen XIV. Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia.
ZINEXIT jaialdiak beste behin, erreferentziazko lan zinematografikoetatik abiatuta oinarrizko eskubideen inguruan gogoeta egitera gonbidatu ditu ikusleak, eta horretarako, zineforum eskema proposatu du: film baten proiekzioa eta, ondoren, bertan dauden ikus-entzuleei irekitako eztabaida. Aurtengo programazioan, nazioarteko zinema berrienaren lau titulu eta Hollywoodeko klasiko bat programatu dira, besteak beste, eta hala, “proiekzio bakoitza sarritan ezkutuan egoten diren errealitateetan sakontzeko eta isilarazi dituztenen ahotsak anplifikatzeko aukera izango da”.
Betiko legez, Giza Eskubideen Zinema Erakustaldia klasiko batekin amaituko da. Oraingoan, arrazakeriaren eta arraza-bereizketaren aurkako alegatua den Robert Mulliganen To kill a mockingbird lanaz gozatzeko aukera izango da.
1995etik kulturalki, historikoki eta estetikoki esanguratsu gisa jotzen du Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak.
Hortaz, film bikaina Giza Eskubideen Zinema Erakustaldi hau ixteko.