MUSIKA

Tweak Bird bikoteak Donostian eta Gasteizen joko du

Tweak Bird bikote estatubatuarrak Donostiako Le Bukowski musika klubean eta Gasteizko Pabiloi Unibertsitarioan joko du, otsailean 12an eta 13an, hurrenez hurren. Le Bukowskiko kontzertuan, gainera, Donostiako Yemen-Ra bandak ere joko du.

Caleb eta Ashton Bird anaiek osatzen dute gitarra eta bateria bikotea. Estaubatuarrek 70eko hamarkadako doinuetatik edaten duen hard rock-a jotzen dute, alegia, egun stoner deitzen zaion rock gogorra. Tweak Bird-en proposamenaren ezaugarririk nagusiena baina, bere kantuetan agertzen duten melodietarako joera da, batez ere ahotsetan.

Red Ribbon Music kontzertuen agentzia donostiarraren arabera, “emaitza pop kutsuko stoner kantuen tornadoa da, saxo, flauta, theremin eta gong-ekin jantziak. Hori bai, bi hauen soinuan ez duzu kutsu progresiboko jam tipikoak eta amaigabeak aurkituko; egurra baino ez”.

Oraintsu Undercover Crops (Volcom Entertainment, 2012) izenburuko lana argitaratu dute Toshi Kasai ekoizlearen gidaritzapean, zeinak aurreko bi lanetan ere parte hartu zuen, 2010ean grabatu zuten iraupen luzeko lan homonimoan eta 2008ko Reservations EPan, hain zuzen.

Nontzeberrin asko gustatu zaigun taldea Tweak Bird. Horra Lights In Lines doinuaren klipa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button