MUSIKA

“Gasteiz Calling”, hardcore eta punk eztanda

Hardcore eta punk-rock zaleek ezinbesteko hitzordua dute bihar Gasteizko Iradier Arenan, 16:00etatik aurrera, bertan Gasteiz Calling jaialdia egingo baita. Ekitaldian hardcore-punk kutsuko makina bat talde mitikok joko dute.

Guztira hamar banda arituko dira oholtzan: Gas Drummer, The Interrupters, The Anti-nowhere League, Lehendakaris Muertos, Youth Brigade, Ignite, Gorilla Biscuits, Pennywise, Cock Sparrer eta Turbonegro.

Jaialdiak AEBetako hardcore klasikoa (Gorilla Biscuits eta Youth Brigade), punk eta oi! ingelesa (The Anti-nowhere League eta Cock Sparrer), talde arrakastatsuak (Pennywise eta Turbonegro) eta banda garaikideak (The Ignite) biltzen ditu, bai eta euskal ordezkariak ere (Lehendakaris Muertos).

Informazio guztia: gasteizcalling.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button