ESZENA

Gaur hasiko da Nazioarteko Folklore Jaialdia, Portugaleten

Gaurtik aurrera, Portugaletek bere ateak zabalduko dizkio munduari eta Zeelanda Berria, Senegal, Kuba, Serbia, Indonesia eta Euskal Herriko taldeen dantzak eramango ditu bere kaleetara.

Uztailaren 20tik 23ra bitartean, munduko folklorea Portugaleteko kaleetan ikusteko parada ederra egongo da. La Canilla Ibiltokian izango dira emanaldiak, eta horretaz gainera, uztailaren 26an, Munduko Dantzak ekimena egingo da Carlos VII. etorbidean

Parte hartuko duten taldeak, Krida Budaya (Indonesia), Camagua (Kuba), Kud Branko Cvetkovic (Serbia), Gna uri a te wai-o-taiki (Zeelanda Berria), Jammu Ballet (Senegal) eta anfitroia den Elai Alai Euskal Dantzari taldea (Portugalete).

Gaurko programa 21:30etik 23:00etara luzatuko da, eta talde guztiek hartuko dute parte inaugurazioa izango den ekimenean. Biharko saioan Indonesia eta Senegal arituko dira; asteazkenean, Zeelanda Berria eta Serbia, eta azkenik, ostegunean, Senegal, Cuba eta bertako Elai Alai dantza taldeak agertuko dira publikoaren aurrean..

Portugaletetik beste herri askotara hedatuko da gero folklore jaialdia, izan ere uztailaren 19tik 31ra bitartean, Ermua, Errenteria, Durango, Berriz, Elgoibar, Gorliz, Getxo eta beste hainbat herri bisitatuko ditu.

Ordutegiak eta bestelako datuak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button