ESZENA

Gaur hasiko da Lekeitioko Kaleen Arteen Festibala, Kaleka

Uztailaren 5etik 7ra bitartean, nazioarteko 12 ikuskizun eskainiko dira Lekeitioko Kaleen Arteen Festibalean, Kalekan. Aurtengo festibalak ikuslea sentsibilizatu eta gogoeta sorraraztea bilatuko du.

Guztira 12 konpainiak parte hartuko dute jaialdian, hainbat herrialdeetatik etorriak:  Katalunia, Italia, Frantzia, Asturias, Balentzia, Gaztela eta Leon, eta Aragoi. Euskal Herrikoak ere bertan izango dira.

Gaur berton, Compagna del Buco taldea italiarraren G.A.S. ikuskizunak emango dio hasiera. Ondoren, Asturiasetik La Roca Producciones konpainiaren Zozobra ikusi ahalko du publikoak. DAB Dantza Artea eta Bitartekaritza Elkarteak NOEUD izeneko lana aurkeztuko du. Jaialdiko lehen eguna ixteko La Troupe Malabó konpainia valentziarraren Karpaty zirku antzerki, akrobazia, magia eta clownak izango dira bertan.

Programazioa bere ataletan dator banaturik, eta hala, programa ofizialaren barruan, “kalea formatu desberdinen bitarteko, testuinguru eta euskarri gisa hartzen duten lan artistikoak erakusten dira”. Kaleka Scratch atalean, “sortze-prozesuan dagoen lanaren berri ematen da. Kategoria honetan, artistak eta ikusleak truke- eta feedback-rola dute”; Kalekaz Blai-n, “urtean zehar egiten diren ekintza eta prozesu artistikoak egiten dira, tokiko biztanleriarekin lotuz eta, horrela, urtean zehar presentzia artistiko jarraitua bultzatuz”.

Aurten, diogun moduan, jaialdiak publikoa ikuskizunaren parte bihurtu nahi du eta horretako Kalekari atal berezia sortu da, ikuslea jaialdiaren parte izatera bultzatuko duen esparrua.
Hiru egunetan zehar kale arteen alor ezberdinak landuko dituen egitaraua izango dugu, hizkuntza, genero eta izaera anitzak landuz.

Jaialdiaren programazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button