BERTSOTAN

Gaur emango diote hasiera Arabako Kuadrillartekoari

Gasteiz, Oion eta Laudion hasiko da 2023ko Arabako bertso Kuadrilla arteko txapelketako lehen fasea. Kuadrillartekoarekin “Arabako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi da. Parte hartzaile guztien txapelketa izango da hau, lehia baino gehiago, gozamena izango du ardatz, guztiaren oinarria auzolana delako”.

Guztira lau saioa izango dira gaur. Oiongo Bazterra aretoan 19:30ean, E ligako saioan honako hauek bilduko dira: Txandrio (Arabar Errioxa) VS Katuko muinoak (Gasteiz). Ondoren afaria izango da Azkenak Elkartean. Idatzizko modalitatean: Txandrio Bertso Eskolako lagunak.
Gasteizko Armentia Ikastolan, B ligako saiokoak bildiko dira: Bertxilika (Gasteiz) VS Egurrak eta ezpalak (Lautada). Afaria izango da eta 20:00etan hasiko da. Gasteizko Errexala Elkartean, D liga saioa: Errexala (Gasteiz)  VS Beeeeeeertsolariak (Lautada). Afaria izango da eta 20:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Gasteizko Iparralde Gizarte Etxeko bertso lantegiko kideak.
Eta beste saio bat igandean izango da: Laudioko Aiaraldeko Ekintzen Faktorian, A liga saioa: Altubepekoak (Aiaraldea) VS Izena pentsau bida (Aramaio). Bazkaria izango da eta 14:00etan hasiko da. Idatzizko modalitatean: Zaballako espetxeko bertso eskola.

2023ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa martxoaren 25era arte luzatuko da, eta hiru fase edukiko ditu. Lehen fasea urtarrilaren 27tik otsailaren 11ra arte izango da eta taldeak 4 ligatan banatu dira.
Gero, finalaurrekoak hasiko dira: otsailaren 26an Agurainen, martxoaren 4an Bastidan eta martxoaren 12an Zuian. Eta azkenik, finala etorriko da, martxoaren 25ean, Laudion.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button