MUSIKA

Gaur, Bilboko Kafe Antzokian, Petti musikariaren kontzertua

Gaur, 20:30ean hasita, Petti musikari eta abeslariaren kontzertua antolatu da Bilboko Kafe Antzokian, bere ibilbidearen 25 urteurrena ospatzen hasteko.

Izan ere, bere lehen diskoa (Amets bat) argitaratu zenetik 25 urte iragan dira. Horren ostean, beste13 disko etorri dira, bai eta hainbat kolaborazio, zuzeneko, eta hibridazio ere. Azken horren adibidea da Frankenstein agurgarria izeneko disko-liburua, Ana Galarraga Aiestaran zientzia-komunikatzialearekin ondutakoa,  eta makina bat tokitan ere ikusgarri formatuan oholtzaratu dutena.

Oraingo kontzertuetan ibilbideko kantu rockero eta elektrikoenak bildu, eta zuzeneko disko bat grabatzen ari da: XX ta Bortz izenekoa. Grabaketako kontzertuetan Etxeko Uzta ohiko bandarekin aritzen da: Joseba Irazoki (gitarra), Iñigo Telletxea (baxua) eta Igor Telletxea (bateria). Horiei Ruben Caballero gitarrista gehitu zaie.

Bada gaur berton, aretoko Kutxa Beltzean izango dira musikari horiek guztiak kontzertu eder bat emateko asmoz.

Horren ostean, Hondarribian izango da larunbatean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button