EMAKUMEA

“Women ‘s legacy” foro europarra, Bizkaiko Diputazioak koordinatu du

Bizkaiko Foru Aldundiak emakumeek kultura-ondarean duten zeregina ikusarazteko Europako lehen foroa Women ‘s legacy zuzendu eta koordinatu du. Bertan, Ingalaterrako, Frantziako, Esloveniako eta Italiako ordezkariak eta hainbat erakunde bildu dira Aldundiak koordinatu duen lehen topaketan.

Topaketa hori online egin da gaur goizean ondarea genero-ikuspegitik interpretatzeko Europako esperientziak bildu dituen jardunaldi birtual bizi batean. Lorea Bilbao Ibarrak, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, ireki du foroa, eta berak azaldu duenez, “Bizkaiko Foru Aldundiarentzat ildo estrategikoetako bat emakumeak hainbat esparrutan ikusaraztea da, besteak beste, jakina, kultura-ondarearen esparruan. Estrategikoa, lehentasunezkoa eta zeharkakoa da, esku artean ditugun esparruetatik landu behar duguna eta, egin ere, lantzen ari garena. Emakumeen zeregina eta lana aitortzea funtsezkoa da berdinta-sunerantz aurrera egiten jarraitzeko, bai, baina, batez ere, erantzukizun saihestezina da gizarte errealagoa, justuagoa, kohesionatuagoa eta aurreratuagoa eraikitzeko”.

Topaketa hiru gai-multzotan garatu da; lehenengoa Ondarearen Europako Jardunaldiak Programari buruzkoa izan da. Bigarrenak zeharkako proiektuak erakutsi ditu, garrantzi historiko, artistiko, politiko eta abarrengatik nabarmentzen diren emakumeen profiletatik abiatuta garatzen ari direnak. Eta azkenak askotariko esperientziak jorratu ditu: “esperientzia horien izendatzaile komuna emakumeen hezkuntza, prestakuntza eta kultura-ondarearen sozializazioa dira, eta genero-ikuspegia funtsezko duten programak sustatzen dituzten nazio-, eskualde- eta toki-mailako kultura-ekipamenduak dituzte ardatz”.

Women ‘s Legacy Europe proiektuaren jatorria 2018an ospatutako Ondarearen Europako Jardunaldien kanpainan kokatuta dago: Ondarea, Emakumeen emaria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button