
Ekainaren 19an, 20an eta 21ean, Gasteizko Mendizabalan, Azkena Rock Festival jaialdiak eztanda egingo du.
Rock & roll musika lau hazietara zabaltzeko lehen mailako artistak bilduko dira: John Fogerty, Dinosaur Jr, Lucinda Williams, The Damned, Bobbie Dazzle, Cherie Currie, The Pill, Kitty, Daisy & Lewis, The Hellacopters, Laurie Wright,….
Hemengo taldeak ere nabarmenduko ditugu, eta adibidez, Kaotiko taldeak bere 25. urteurrena ospatuko du euskal punk onenarekin, Eh, Mertxe! arabarren zitalkeriak agertokia hankaz gora jarriko du, eta EZEZEZ taldekoek frogatu ahal izango dute zergatik diren, antza, etorkizun handiko taldeetako bat. Gainera disko berria dakarte besapean, eta bertan aurkeztuko dute.
Azkena Rock Festival 2025eko edizioa alimalekoa izango da berriro ere, jaialdiaren muina berresteko asmoz: gitarra zorrotzak, mito handiak eta giro rockzale onena. Mendizabala rock & rollaren epizentro nagusia izango da aurten ere, ekainaren 19an, 20an eta 21ean.
Jakingarri guztiak: ARF



