
Gau Zuria programa artistikoa ekainaren 13an eta 14an egingo da, eta makina bat proposamen artistiko, eta kalez kale ibiliko diren talde eta ikuskizun bilduko ditu, hiriaren Fundazioaren 725. urteurrenaren ospakizunen barruan.
Programak proposamen artistikoak ondu ditu, “artea, diseinua eta teknologia uztartzen dituzten esku-hartze artistiko, argiztapen-lan, ikuskizun ibiltari eta talde koral nahiz instrumentalekin”.
Emanaldiak Bilboko kultura-gune nagusiek (Arriaga Antzokia, Azkuna Zentroa, Uribitarte40 Aretoa, Arte Ederren Museoa, Itsasmuseum eta Euskalduna Jauregia) hartuko dituzte, eta “kaleak, plazak, kaialdeak eta zubiak eszenatoki bihurtuko dira, hiri-paisaia arrunta esperientzia sentsorial eta artistiko bihurtuz”.
Jaialdiaren edizio honetan argi-festibal ospetsuenetan (Lyon, Australia, Paris, Berlin) izan diren nazioarteko taldeek eta artista lokalek (Logela Multimedia, Javier Riera…) parte hartuko dute.
Ekainaren 15ean, igandean, hau da, hiria 1300. urtean sortu zen egunean, Bilboko Banderaren igoera egingo da, alkateak eta Udalbatzako ordezkariek zuzenduta, Plaza Ernesto Erkorekako lorategi nagusietan.