ARTEA

Jon Juarez ilustratzailearekin solasean

Euskal Irudigileak elkartea, hileko solasaldiak programa egiten ari da, eta hil honetan, Jon Juarezen unibertsora gerturatzeko abagunea luzatuko dute.

Jon Juarezek (Iruñea, 1983) animazio ekoizpenetan lan egin ostean, bere lehen kontakizuna The Balde aldizkarian argitaratu zuen. Hainbat argitalpenetan parte hartu du Espainian, Frantzian, Ingalaterran, Estatu Batuetan,?Mexikon, Txinan eta Serbian.

2013an Donostiara lekualdatu zen, eta hainbat markarentzat lanean hasi zen freelance moduan, horien artean, Angry Birds Toons marrazki bizidunentzat. Bere denbora librean, 2 proiektu frantsesetan lan egiten du: Artxen eta kontakizun laburreko bilduma batean.

Donostiako Elkar liburu-dendan, maiatzaren 30an, 18:00tan egingo duen hitzaldian, bere lan esanguratsuenak ezagutzeko parada egongo da.

Nontzeberriko Bisualak atalean, bere lanekin gozatu hala duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button