MUSIKA

Legen Beltza eta Anestesia taldeek Donostian joko dute

1998an Azpeitian eratutako Legen Beltza thrash metal taldea agertokietara itzuli da, 2012an gitarrak eta anplifikadoreak abandonatu ostean. Bada, larunbatean, Donostiako Doka Antzokian izango da Anestesia zarauztarrekin batera. Inforock-ek jakinarazi duenez, Legen beltza, “thrash metal old school”, iaz hasi zen berriro jotzen. Anestesiak, berriz, 30 urteko ibilbidea egin du ja.

Need to suffer da Legen Beltza taldeak 2010ean argitaratu zuen azken diskoa. Aurretik, grabazio hauek plazaratu zituen: Ziztu Bizian (1998), Istorio Triste Bat (2001, IZ), Insanity (2003), Total Insanity (2004) eta Dimension Of Pain (2006, Mausoleum Records).

Taldea ingelesera pasatu zen 2003an, Insanity diskoarekin batera. Honatx Wikipediaren azalpena: “Euskal Herritik kanpora ezagutzera emateko asmoarekin hizkuntza aldatzea erabaki zuten eta ingelesez kantatzen hasi ziren. Annihilator taldeko Jeff Watersen babespean disko berria plazaratu zuten 2003an, Insanity, eta atzerriko metal talde handien telonero jotzen hasi ziren, hala nola Napalm Death edo Exodus. Espainia mailan diskoak ez zuen banaketa egokirik izan eta horregatik kaleratu zuten laugarren diskoa, Total Insanity. Disko horri esker penintsulan osoan egin zuten bira eta Iron Maiden, Slayer eta Dream theatre taldeen telonero izan ziren”.

Anestesiak, bestalde, Zirkulutik espiralera izenburuko diskoa aurkeztuko du. Ibon Esteibar (ahotsa), Dani Aizpurua (baxua), Imanol Beloki (bateria) eta Kazalis (gitarra) laukoteak hamahiru kantu grabatu ditu estudioan, batzuk diskotik kanpo geldituko diren arren. Diskoan taldearen ohiko ezaugarriak antzeman daitezke: abiadura handia, ahots guturalak, erritmo aldaketak eta hitz kritikoak. Disko horren bira dagoeneko amaitzear da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button