LITERATURA

Tene Mujika beka Mikel Soto idazleak eskuratu du

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz, XVIII. Tene Mujika beka deitu dute. Joan den urtearen hondarretan, abenduaren 11ra arte, bidal zitezkeen lanak. Beka horrek 6.000 euroko diru-laguntza emango du.

Aurtengo sariduna, Idurre Eskisabelek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiaren arabera, Mikel Soto idazlea izan da, Jon Miranderen figurari buruzko lan batekin. Mirande: Herriminez, ezin-minez izenburua izango du Sotok burutu beharreko lanak.  Izan ere, orain urtebeteko epea izango du saridunak lana burutzeko.

Mikel Soto Nolasko (Iruñea, 1978) Historian lizentziaduna da eta editore izan da hainbat urtez. Suak pizten direnean poesia liburua kaleratu zuen 2020an, Deabruaren Eskola dibulgazio literarioko proiektu digitalean ere hartzen du parte.

2023an, Alaitz Melgar Agirre izan zen sariduna Neskameak izeneko proiektuarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button