ARTEA

Boris Hoppek hiri artistak erakusketa jarriko du Bilbon

Boris Hoppek (Kreuztal, Alemania, 1970) artistak arte urbanoa jorratzen du eta maiatzaren 10ean Don’t believe a word i say! izenburuko erakusketa inauguratuko du Bilboko SC Gallery-n. Bertan argazkiak, marrazkiak eta instalazioak erakutsiko ditu. Erakusketaren  zabalik egongo da uztailaren 5era bitarte. Sergio Garcia Bayona da komisarioa.

Bilboko galeriak bost urte beteko ditu aurten, eta urteurren hori ospatzeko nazioarteko hiri artista garrantzitsuenetarikoaren lana ekarriko du Bilbora.

Bartzelonan bizi da egun Hoppek, eta 90eko hamarkadan aitzindaria izan zen elementu figuratiboak sartzen graffitiaren eszenan. Harrezkeroztik, etengabe aritu da figura ikonografikoak testuingurutik ateratzen, abstrakzio maila batera eramateko asmoz. Abstrakzio horretan gai politiko esplizituak jorratu ditu, immigrazioa, arrazakeria, indarkeria edo sexualitatea, besteak beste.

Kezka hori bere obra fotografikoan ere nagusitzen da. Izan ere, ukitu berezia duen pornografia da, non emakumeak beti dauden objektu gisa tratatuak izateko zorian. Galeriaren arabera, “Boris Hoppek ondo hezitako haur bat bezain gozoa izan daiteke edo lepoan jasotako karate kolpe bar bezain irmoa eta lotsagabea”.

Hala, bere obra iheslarien esparruan  bizi diren haurrek egindako marrazkien inozentzia perbertsoaren eta heldu baten nihilismoaren artean dago.

Hoppek talentu handiko artista da egungo panorama artistiko garaikidearen baitan. 2004az geroztik, hainbat erakusketatan erakutsi du bere lana. Esaterako, 2007an instalazio interaktibo erraldoiak egin zituen kartoiarekin Basel (Alemania) eta Miami (AEB) hirietan. Graffititik eta hiri artetik sorturiko artista europar garrantzitsuenetarikoa da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button