ESZENA

“Garaikide”, euskarazko adierazpen artistiko garaikidearen erakusketa, Iruñean

Iruñeko Udalak antolatuta, Garaikide, euskarazko adierazpen artistiko garaikidearen erakusketa urtarrilaren 14tik otsailaren 2ra luzatuko da. Hiri horretako Kondestable Civivoxean eta Nafarroako Antzerki Eskolan gauzatuko da.

Lehen egunean, urtarrilak 14, Mirande izeneko kontzertua antolatu da, 19:00etan hasita. Jon Miranderen olerkietatik abiatutako musika-egitasmoa da Elena Setien (ahotsa eta teklatuak), Xabier Erkizia (elektronika) eta Joseba Irazokik burutuko dutena.

Urtarrilaren 19an, Maite Aizpuruak Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlan performatiboa egingo du.
Jon Ander Urresti arituko da 23an, Tribiz Baserri Galdue proposamenarekin. “700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez-ate. Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita. Sortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: lan tresnak. Tresna hauek, lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta: gure arbasoak baserria zutik mantentzen zuten akzioa hutsa ziren, lana. Akzio hauek ote dira gure ondarerik handiena? Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzio eta tresna horien oihartzunaren erabilera bilatzen duten baserritar posmodernoak. Egungo gaia da baserriarekin dugun gaztaka: erabilera galtzen ari den ondarearekin zer egin?”

Urtarrilaren 27an, Horman Poster taldearen txanda izango da, Antigone edo Ezetzaren Beharra lanarekin. Taldea tragedia grekoaren eta mitoen gaurkotzeko gaitasunaz baliatu da gizartean iraunkorrak diren eta zeharkatzen gaituzten gatazka etiko eta politikoetan sakontzeko. Feminismoaren eta pentsamendu desobedientearen mito politikoa berrikusi nahi izan du, obedientzia eta desobedientziaren areko tarte laburra eta kontraesanak eszenaratuz.

Egun horietan guztietan, urtarrilaren 18tik otsailaren 2ra arte, Asier Gogortza argazkilariaren Autopsiak argazki erakusketaz gozatuko ahalko da Kondestable Civivoxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button