LITERATURA

“Narrazioak eta olerkiak 2013” liburua kalean da

Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatutako 2013ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako neska-mutilen narrazioak eta olerkiak batzen dituen urteroko liburuak, argia ikusi du dagoneko, Narrazioak eta olerkiak 2013 titulupean.

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute lehiaketa hau, eta urtero argitaratzen dute liburua. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea da sarion helburua.

2013an, honako hauek izan ziren irabazleak:
A mailan, narrazioan: lehen saria, Mundiala!, Maddi Aiestaran; bigarren saria: Zintzoa izateko ipuina, Olatz Bereziartua; hirugarren saria: Martinaren ibilbidea, Anne Agirre.
A mailan, olerkian: lehenengo saria: Egunsentia, Lorea Azpiazu; bigarren saria: Ezer ez da betiko, Naia Ordorika; hirugarren saria: Parkea, Aiora Amenabar.
B mailan, narrazioan: lehen saria: Janis Joplin, sudur gorriak eta arrautza frijituak, Lourdes Ondaro; bigarren saria: Lagun minak, Markel Txasko; hirugarren saria: Egunari beldur,  Ane Saiz.
B mailan, olerkian: lehen saria: Lehertu, atertu, desertu, Maialen Akizu; bigarren saria: Amaraunak, Inhar Esnaola; hirugarren saria: Itzaldu, Maialen Akizu.

Eta epaimahaikideak hauek izan ziren: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta, A mailan; eta Joseba Butron, Amaia Jauregizar eta Jabier Kaltzakorta, B mailan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button