BESTELAKOAK

Gamere-Zihiga herriak maskarada egingo du

Gamere-Zihigako gazteek emango dute datorren urteko maskarada. Prestaketa lanak hasiak dira, Jean Pierre Errekalt eta Jean Louis Bidabe errejenten ardurapean.

Beraz, Maskaraden garaia laster hasiko da Zuberoan, eta emanaldi andana izanen da lurralde horretan zehar. Urtarrila eta apirila bitartean herriz herri ibiliko dira maskaradak, bere dantzak eta pertsonaien astakeriak barreiatzeko asmoz.

Lehen maskarada Zihigan jokatuko da, otsaileko lehen asteburuan. Ondoren beste hamar emanaldi izango dira Larrainen, Irurin, Ligin, Atharratzen, Lakarrin, Alozen, Ozazen, Arrokiagan, Urdinarbe eta Barkoxen. Ohi den bezala, azken emanaldia berriz ere herri antolatzailean iraganen da.

Joan den urtean Santa Graziko gazteek antolatu zuten Xiberoa zeharkatuko zuen maskarada, otsailaren 6tik maiatzaren 15a arte, baina arazo batzuk izan ziren tartean eta ezin izan zuten hasierako asmoa burutu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button