MUSIKA

Putoamoakmatematiketan taldeak lan berria plazaratuko du irailean

PAM (Putoamoakmatematiketan) bandak Hurrengoan bai izenburuko disko berria argitaratuko du irailean. Horretarako, diskoa finantzatzeko kanpaina abiatu du, Verkami plataformaren bidez. Horrekin batera, diskoak bilduko dituen bi kantu berri sareratu dituzte Ermukoek.

Taldea 2000 urtean eratu zen Ermuan, baina taldekideak eskarmentu handiko musikariak dira, Julio Kageta eta Dantzut taldeetan aritutakoak baitira. PAM izenpean, halaber, bost disko argitaratu dituzte.

Laukoteak 80ko urteetatik edaten duen new wave popzalea jorratzen du, behintzat hori ondoriozta daiteke, bandcamp webgunean sareratu dituzten bi kantu berriak entzun eta gero.

Bi doinu horiek lan berrian bilduko dira, irailean kaleratuko dena. Diskoa Eibarko Legarreko estudioan grabatu dute, Carlos Balseiro teknikariaren gidaritzapean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button