BESTELAKOAK

“Galdeketaun” lehiaketa eta APP berria euskaraz

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Notzeberri.com atari kulturalaren laguntzarekin batera, Galdeketaun aplikazio mugikorraren formatua duen lehiaketa abiatuko du gaurtik aurrera, eta otsailaren 13ra bitartean (bi hilabetez).

Galdeketaun bezalako ekimenekin, Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak euskarazko tresnak baliatu nahi ditu 12-17 adin-tarte horretako gazteek euskara hizkuntza ludiko moduan eta jakintzarako erabil dezaten, aplikazioa erakargarri eta atsegin bat erabiliz.

Bilbori eta Bizkaiari buruzko test motako (galdera eta erantzuna) zenbait itaunek osatzen dute lehiaketa, eta gaiak asko dira: kultura, kirola, artea, musika, geografia, Bilbo bera eta Athletic ere bai. Parte-hartzaileak ahalik eta punturik gehien lortu behar ditu. Puntuazio altuena lortzen duena sarituko da, baina honez gain, bestelako sariak ere zozkatuko dira bertan parte hartzeagatik eta baita lehenengo hamarren artean geratzeagatik ere.

Jokoa “Google Play Store” aplikazio-dendatik jaitsi ahal izango da. Lehiatzen hasi aurretik, parte-hartzaileek erabiltzaile izena, telefonoa eta adina bakarrik adierazi behar dituzte erregistratzeko. Telefono-zenbakia izenari lotua izango da eta, hortaz, ezingo dute jolastu erabiltzaile batek baino gehiagok telefono-zenbaki berberarekin.

Lehiaketari buruzko informazioa guztia eta APP-a deskargatzeko esteka www.galdeketaun.biz  webgunean aurkitu daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.