
Igartubeiti Baserri Museoak eta San Telmo Museoak Galbahe ikerketa eta dibulgazio bekaren lehen edizioa deitu dute. Deialdiaren helburua ondare etnografikoari buruzko dibulgazio-proiektuak garatzen laguntzea da, ondare horren gizarteratzea sustatzeko. Bekak, euskal kulturaren aztarna materialak berrinterpretatzen eta begirada eta diskurtso berriak formulatzen baita ondare eta herentzia hori zabaltzen ere lagundu nahi du. Bekak sei hilabeteko iraupena izango du eta ekaina eta azaroa bitartean garatuko da.
Beka Gipuzkoan erroldatutako adinez nagusi diren eta Gizarte Zientzia eta Humanitateetako unibertsitate-ikasketak dituzten banakako pertsonei edo lantaldeei zuzenduta dago .
Interesdunek beren proposamena aurkeztuko dute formatu irekian: argitalpena, erakusketa, topaketak, eztabaidak, etab. Proiektua euskaraz egingo da eta, nahi izanez gero, gaztelaniara ere itzuliko da. Egiten diren lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute.
Galbahe bekaren ikerketa bi museoetako bilduma etnografikoetan oinarritu beharko da: Igartubeiti Baserri Museoa eta San Telmo Museoa.
Informazio zehatza bi museoen webguneetan dago eskura.