LITERATURA

Udaberriari begirako nobedade literarioak

Elkar argitaletxeak datozen asteetan argitaratuko dituen lanen zerrenda helarazi digu. Bertan, narratiban, poesian eta gazte literaturan agertuko diren kimu berrien gaineko xehetasunak azaldu dituzte.

Argia ikusi duen lehen lana, Julen Belamunoren Ukabilak eta loreak izenekoa izan da. Ipuina sorta batekin abiatu da Julen Belamuno literaturaren estratetan.

Mikel Ayllonek Igartza saria irabazi zuen, eta sari horri esker Ez tiro egin anbulantziei izeneko nobela plazaratuko du. “Eleberri ausart bezain aberatsa gauzatu du Mikel Ayllonek Igartza sariaren laguntzaz. Izua eta desolazioa nagusi diren gizarte distopiko batean, elkartasunaren ametsari eta edertasunaren ilusioari eutsi nahi liekete pertsonaiek, nahi horrek nora ezean ibiltzera bultzatzen dituen arren”

Karlos Linazasorok Literatura hiztegi tekniko laburra lana argitaratuko du. “Linazasorok osatutako lan bikain honetan, genero eta azpigenero ezberdinetan sailkatutako ariketa estilistiko zein baino zein ordinalagoak proposatzen dizkigu.”

Atertu arte itxaron helduentzako bere lehenengo eleberria plazaratuko du Katixa Agirrek. “Euskal Herrian zehar Road Movie bat egiteak gauza zaila dirudi, baina horixe egingo dute nobelako protagonistek, Ulia neska gasteiztarrak eta haren mutil-lagun Gustavo gaztelarrak”.

Poesiaren barruan, Joan Mari Irigoienek izkiriaturiko Kronika fakultatiboa (2012-2014) lanak argia ikusiko du.

Argitaletxeak kaleratuko dituen beste titulu batzuk, honakoak: Martin eta Xabier Etxeberriaren Gizon gogorraren sekretua eta Iñaki Irasizabalen Aita Gurea.  Eta txikiagoentzat honakoak: Miren Agur Meabe eta Enrique Morenteren Bihotzak dun-dun; Jokin Mitxelenaren Puka, erleak eta traktorea; Patxi Zubizarreta eta Aitziber Alonsoren Elefante bat hegan; Leire Bilbao eta Eider Eibarren Errotondan bueltaka, eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button