LITERATURA

Gabriel Arestiren eta Joxe Azurmendiren omenez

Gaur, urtarrilak 14, bederatzi urte beteko dira Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela. Hori dela eta, 19:00etan, Donostiako Victoria Eugenia Clubean, Bioi izeneko emanaldia ondu da, Gabriel Arestiren eta Joxe Azurmendiren omenez.

Fito Rodriguezek eta Karmelo Landak bi liburuxka ondu dituzte, Joxe Azurmendiren eta Gabriel Arestiren obra poetikoak eta idazmoldeak ikertuz eta zabalduz. Rodriguezek Azurmendiren eta Landak Arestiren poema antologia bana apailatu dute liburuxkan. Arestik Azurmendiri 1961-1962 artean bidalitako gutunekin osatu dute gero. Abenduan ikusi zuten argia lan horiek.

Hortaz, Fito Rodriguezek Bioi (Gabriel Aresti eta Joxe Azurmendi) liburuaren irakurraldi musikatua egingo du Oihana Maritorena eta Olatz Beobiderekin batera. Musikariak Telmo Trenor eta Unai Pelaio (Pelax) izango dira.

Ekitaldirako sarrera gonbidapen bitartez da eta lortzeko, aldez aurretik izena eman behar da donostiakoliburutegiak@donostia.eus helbidean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button