LITERATURA

Gabriel Aresti Segurola

Gaur bezalako egun batean baina duela 88 urte, Bilboko Barroeta Aldamar kalearen 2an jaio zen Gabriel Aresti Segurola, euskaltzale, poeta eta idazlea. Karmelo Landak esan duen bezala, “Bilbok oraindik ezagutzeko duena, gaur egun ere bilbotarrok eta euskaldunok beharrezko dugun erreferentzia”.

Hala, Bilboko Udalak Gabriel Aresti idazleari omenaldia egin dio 10:30ean, jaio zeneko 88. urteurrena dela eta. Juan Mari Aburto alkateak gidatu du Arestiren poemen irakurketa eta egileari egin zaion lore eskaintza. Alkatearekin batera, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotzia, Udalbatzako ordezkaritza bat eta egilearen senideak egon dira.

Arratsaldean, eta Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean Gabriel Arestiren eguna ospatuko da Arestiren mundu zabalak: Bilbao-Madril-Chicago saioaren bidez. Bertan Etxepare Itzulpen Saridun Amaia Gabantxok eta EHUko Katedradun Jon Kortazarrek hartuko dute parte.
Lehenak Arestiren poemak itzuli ditu euskarara. Euskal literaturako beste hainbat pieza ere itzuli ditu Gabantxok ingelesera: Harkaitz Canoren Twist eta Belarraren ahoa; Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat; Anjel Lertxundiren Zorion perfektua; Unai Elorriagaren Vredaman eta Bernardo Atxagaren Borrokaria.
Bigarrenak Arestiren gaineko lan ugari argitaratu ditu euskaraz eta gaztelaniaz.

Gaur arratsaldeko saioa 19:00etan hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button