
Bilboko Udalak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren 42. edizioaren originalak jasotzeko epea zabaldu du, eta martxoaren 30ean itxiko da. Lehiaketaren xedea literatur sorkuntza sustatzea eta euskarazko egile garrantzitsuenetako baten bizitza eta lana ezagutaraztea da.
Betiko legez, bi hizkuntza-modalitate ezarri dira, euskara eta gaztelania, bi kasutan ere 3.500 euroko saria izango da, bai eta 1.750 euroko bi akzesit ere.
Lehiaketa edozein nazionalitatetako 18 urtetik gorako idazleentzat zabalik dago eta egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du hizkuntza-modalitate bakoitzean. Ez da itzulpenik onartuko, lan originalak izan beharko dute eta aurretik sarituak izan ez direnak. Gaia librea da, eta lanok gehienez ere hamabost orrialde izango dituzte.
Lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira www.bilbao.eus/arestilehiaketa helbidean. Bertan ere lehiaketaren oinarriei buruzko informazio guztia kontsultatu ahal da.
Aurreko deialdian, Amagoia Muxika Telleriak jaso zuen saria Azazkalak lanagatik. Cesar Anguianok jaso zuen Nuevo camino hacia el mar ipuinagatik. Euskarazko modalitatean bi akzesit izan ziren, Oskar Azkona García (Trail running) eta Maitane Pérez Argote (Lurrikarak) idazleentzat.