MUSIKA

Gabonetan Gospelik onena

Gabonetan, Gospel estiloko kontzertuak antolatzen dira Euskal Herriko makina bat tokitan. Gaur berton, Bilboko Arriaga Antzokian, Estatu Batuetatik datorren Chicago Mass Choir entzuteko parada egongo da, 19:30etik aurrera.

Chicago Mass Choir mundu osoan gospelaren enbaxadore moduan ezagutzen den taldea da, eta aurten Chicago hiria omentzeko xedez Sweet Home Chicago izeneko kontzertua eskainiko du. Chicago Mass Choir taldeak XX. mendeko 30eko, 40ko eta 50eko hamarkadetako klasikoak haizatuko ditu.

Taldea artista anitzekin aritu da lankidetzan ekoizpen handietan eta urtero, Chicagoko Gospel Jaialdiarekin kolaboratzen du, eta, maiz, New Orleanseko French Quarter Festival jaialdian aritzen da, bai eta Los Angeleseko Staple Center aretoan ere.
Chicago Mass Choir taldeak sarritan egiten ditu birak Europan barna, eta kritikan eta publikoaren aldetik arrakasta handia lortzen du.
“James C. Chambersek 1988an sortutako taldeak mundu osoko entzuleak hunkitu ditu, taldekideen ahotsen edertasunarekin, erritmoaren energia kutsakorrekin eta itxaropen-kantu zirraragarriekin. Arriagako publikoak ongi daki hori.”

Show More

Related Articles

Back to top button