ESZENA

Eibarko Antzerki Jardunaldiak hastear dira

Eibarko Antzerki Jardunaldien 46. edizioa otsailaren 14an hasi eta datorren martxoaren 31ra arte luzatuko da. Pandemiaren ostean jardunaldiek edukiera osoa berreskuratuko dute, eta betiko legez, bi agertokitan oholtzaratuko dira pieza guztiak: Eibar-Ermua Unibertsitate Laboraleko Hezkuntza Esparruko Antzokia eta Coliseo Antzokia.

Jardunaldien inaugurazio hitzaldian izen handiko profesionalak izango dira aurten ere, eta hala, otsailaren 14an, 19:00etan, Maria Adánez eta Pepón Nieto aktoreak igoko dira Coliseo antzokiko agertokira, Irene Hernando eibartarra aurkezle dutela Los papeles del teatro gaiaz hitz egitera.
Otsailaren 15ean eta 16an, 19:00etan, ¡Ay Carmela! antzezlana aurkeztuko da Coliseoan, Maria Adánez bera eta Pepón Nieto protagonista dituen tragikomedia, José Carlos Plazaren zuzendaritzapean.

Jardunaldien edizio honetan nabarmendu diren beste lan batzuk dira Lagun beltz asko, (tragikomedia) Ados Teatroa & Bidebitarte Koop konpainiaren eskutik eta Garbi Losadaren zuzendaritzapean; El nadador de aguas abiertas, K Producciones & Tanttaka taldearena, Fernando Bernués zuzendari duela; Ser o no ser, Okapi Producciones konpainiarena, Juan Echanoverekin; Yerma (euskarazko drama, María Goiricelayaren lana), La Dramática Errante taldearena; Marea baja, Pez Limbo  konpainiaren lana; Hobe ixilik! euskarazko komedia, Txalo Produkzioak konpainiaren eskutik; Rey desnudo & chico muerto tragikomedia, P6 Gazte Konpainiarena, eta abar.

Programazioa eta jakingarri guztiak: eibar.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button