
Gernikako Audience rock taldeko musikarien egitasmoa da Young Talent Show. Talde horrek itxiki du, hain zuzen ere, joan den apirilean Bilbon hasi zen Rock&Star egitaraua. Programa hori dela medio hainbat euskal taldek beren musikari kutunen kantuak edo diskoak moldatu dituzte. Hala, bihar, hilak 16, Young Talent Show bandak Bod Dylanen eta Neil Youngen kantuak joko ditu.
Gernikarren aurretik Santi Delgado y Los Runaway Lovers, Sonic Trash, Zarama, eta Jukebox Racket taldeak igaro dira, besteak beste, Arteria Campos Eliseos antzokiko Cupula aretotik. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 1.500 pertsona izan dira emanaldiotan, eta udazkenera begira ekimenaren bigarren zatia egitea pentsatu dute.
Young Talent Show taldeari dagokionez, Audience taldeko Hannot Mintegia eta Gaizka Insunza musikarien egitasmoa da. 2000 urtean eratu zen eta harrezkeroztik, hainbat talde eta musikarirekin jo dute, Red House Painters, Thalia Zedek edo Howe Gelb, besteak beste. Gernikarrekin batera honako musikari hauek arituko dira: Ager Insunza (steel guitar eta biolina, Audience), Birdy (batera) eta Dani (baxua, Nudozurdoko taldekide ohia). Emanaldia 20:15ean hasiko da.