ARTEA

Artea, futbola eta gizarte uztartzen dituen hitzaldi zikloa hasiko da gaur Bilbon

Pablo Españak, democracia kolektiboko kideak zabalduko du gaur atea, futbola eta gizarte biltzen dituen artea(k), futbola eta gizartea izeneko hiru hitzaldiko zikloa.

Democracia kolektiboak bi bideo-lan aurkeztuko ditu Bilboko Rekalde Aretoan: Ez ezazue utzi kontsola zaitzatela eta Ez dago ikuslerik, Bordeleko Girondins eta Valparaiso Wandererseko futbol zaleen laguntzarekin eginak, hurrenez hurren.

Hilaren 20an berriz, Pied la Biche kolektiboko Naïm Aït-Sidhoum eta Guillaume Ballandras-ek Refait izeneko lana eta 2009ko Lyongo Biurtekarian egindako hiru ateko futbol txapelketaren aurkeztuko dute.

Pablo Nacach idazleak hilaren 27an eskainiko duen hitzaldiak emango dio amaiera artea, futbola eta gizartea biltzen dituen berbaldi-zikloari. Bizitza igandean: futbola, artea(k) eta gaur egungo pentsamendua(k) izenburua duen hitzaldia eskainiko du Nacachek.
Ekimen hau Athetic Club Fundazioak eta Rekalde Aretoak antolatu dute.

Rekalde aretoak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button