IKUS-ENTZUN

Fritz Lang zinegilearen “M” filma pantailaratuko dute Bilbon

Gaur, Bilboko BBk Aretoan, Fritz Lang zinegile klasikoak 1931n filmatutako M lana pantaila handian ikusteko parada izango da, 20:00etatik aurrera.

Peter Lorre aktore handiak antzeztua -bere estreinako antzezpen-lana izan zen eta lan ikaragarria egiten du-, filmak neskatoak hiltzen dituen gizon baten istorioa kontatzen du, zeina azkenean, herri-epaimahai batek epaituko duen. Filma nazismo aurreko Alemaniaren aurreko metafora da.

BBK Aretoaren arabera, “hiri guztia neskatxen hiltzailearen beldur da. Polizia arineketan eta atseden barik dabil haren bila. Hala, susmagarria izan daitekeen edozein pertsona atxilotzen du. Bestalde, hanpako buruzagiak oso haserre daude hiltzailearen erruz jasaten ari diren sarekadengatik, horregatik, beraiek hura bilatzea erabakitzen dute”. Filma Peter Kürten benetako haur-hiltzailearen istorioan oinarritzen da. Kürtenek ustez, bere biktima baten odola edan zuen. Hori dela eta, filma M Dusseldorfeko banpiroa izenburuarekin ere ezagutzen da.

Langen lehendabiziko soinudun filma da, eta Alemanian filmatu zuen azkenaurreko pelikula, AEBetara ihes egin baino lehen, nazismoak harrapa ez zezan. AEBetara iritsi eta Fury (1936) filmatu zuen, zeinak antzekotasunak zituen M-rekin; biak ala biak zinegile alemaniarraren lan kutunak izan ziren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button