ARTEA

Itsasertza zuritik beltzera

Gaur, Omar Ulacia-ren erakusketa zabalduko da Zarautzeko Torre Luzean, 20:00ean. Omar Ulacia Zarauzko Argazkizale Elkarteko kidea da. Kostaldearen paisaiak biltzen dituen erakusketa urtarrilaren 27a arte egongo da zabalik.

Itsasertza aldakorra da, kolorez aldatzen du, eta egunero sinestezinezko kolore sortarekin harritzen gaitu. Itsasertza aldatu egiten da, baina baita zuritik beltzera ere, argitik itzalera, eguzkitik ekaitzera, egunetik gauera. Argazki hauetan gure itsasertzean antzemandako ñabardurak jasotzen dira, egunero antzematen ditugun ñabardurak.

Arkitektoa eta argazkilaria, bere lana eta zaletasuna tartekatzen ditu. Ikasketek bultzatuta hartu zuen kamera eta oraindik ez du utzi. Gaur egun profesional bezala, gai desberdinetan burutzen ditu bere lanak, paisaia, publizitatea, gizarte erreportaje eta ezkontzak, kirolak eta, bere bi pasioak lotzen dituen, arkitektura argazkilaritzan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button