IKUS-ENTZUN

François Truffaut zuzendariari buruzko zikloa, Iruñean

Iruñeko Kondestableko ekitaldi-aretoan François Truffaut zuzendari frantsesari eskainitako ziklo bat abiatuko da urriaren 2tik abenduaren 26ra. Zinema-ziklo hori Iruñeko Udalaren eta Bilbao Arte Fundazioaren arteko lankidetzari esker antolatu da.

Truffautek biluztu eta bere burua erretratatzen du beti. Zinemagilearen bi maitasun ia obsesiboen inguruko proiekzio pertsonala zen bere obra: zinema eta emakumeak. Bere muinean jatorrizko hutsune bat zuen: gurasoekin erabateko desadostasuna.
Bere karrera 1955ean jarri zen bidean eta 1984an amaitu zen dramatikoki.
“Hogei bat filmetan, Truffautek interesgarria iruditzen zitzaion guztiaren gakoak arakatu zituen. Garai historikoak eta generoak konbinatu zituen; epopeia historikotik utopia tristera igaro zen zientzia-fikzio klabean”.

Gaur berton, urriak 2, abiatuko da zikloa, 19:00etan, Arturo Barcenilla eta Andrea Caprarulo adituek egingo duten Truffaut berrikusia hitzaldiarekin. Zikloari hasiera emateko hitzaldian, bertan ikusiko diren pelikulak aletuko dira, eta proiekzio horietan agertuko diren gaiak aipatuko dira.

Bihar, urriak 3, larunbata, eta 19:00etan, zine-forum saioa bat antolatu da Les quatre cents coups (1959) filmarekin bat eginez. Film hori da François Truffaut zuzendariaren opera prima, eta gaur egun Nouvelle Vague mugimenduaren lan aipagarrienetakoa.

Urriko, azaroko, eta abenduko hitzordu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button