ARTEA

FotoArte 2023 XVIII. Argazki Lehiaketa

Gasteizeko Udalak antolatzen duen FotoArte lehiaketaren bidez jarduera artistikoa irudikatzen duten argazkiak saritu nahi dira. Horretarako gai bat aukeratzen da edizio bakoitzean, eta aurtengoa Arkitektura izango da.

Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkeztu ahal izango ditu; berak egindakoak eta beste lehiaketa, diptiko edo proiektu batean saritu gabekoak. Edozein teknika edo prozedura onartzen da: digitala nahiz laborategikoa, koloretan nahiz zuri-beltzean. Argazkiak JPG formatuan eta 72 ppi-tan aurkeztu beharko dira. Alde handienak 2000 pixeleko neurria izango du. Aurkeztutako proposamenek ezin izango dute egilearen izenik izan, ezta bestelako bereizgarri pertsonalik ere.

Epaimahaiak 32 lan aukeratuko ditu jasotakoen artean. Horietatik hautatuko dira saridunak. Udalak, talde-erakusketa bat antolatuko du argazki horiekin, 2023ko bigarren lauhilekoan, Gasteizko gizarte etxeetako erakusketa geletan eta udalaren webgunean.

Lanak onartzeko epea martxoaren 20ra artekoa izango da.
Lehenengo saria: 1000 €; Bigarren saria: 700 €; Bertako artista saria: 400 €, eta 2 accesit: 150 eurokoa bakoitza

Sariak banatzeko ekitaldia Pilarreko gizarte etxean izango da  maiatzaren 31n, 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button