ARTEA

Formatu txikiko obrak, Pasai San Pedroko “12 cm” erakusketan

Datorren urteko apirilera arte, San Pedroko Udal Aretoan, abian izango da 12 cm erakusketa. Erakusten diren lanekin batera, hainbat urtez bertan egindako erakusketekin atzera-begirakoa egin dute dokumental batean.

Aurreko edizioetan bezala, 12 cm erakusketa Pasai San Pedroko Udal Aretoan (Morales Oliver plaza, 3), Hendaian eta Arguedasen egingo da, 2022eko apirila arte, eta ohi bezala, formatu txikiko obrak baina kalitate handikoak erakutsiko dira.
Arte motei eta teknikei dagokienez ere, askotariko obrak aurkeztu dira: pintura, eskultura, argazkigintza, serigrafia, bideoa eta teknika mistoak, besteak beste.

26 urte bete dira 1995ean Pasaian artista batzuk elkartu eta erakusketa berezi hori abian jarri zutenetik. Lehen edizioan 35 artistak parte hartu zuten, oraingo erakustean 207k.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button