IKUS-ENTZUN

Juanma Bajo Ulloak tailerra zuzenduko du Bilbon

Zinegile arabarrak El Desafio izeneko tailerra gidatuko du Bilboko Alondegiaren Ikasiz programaren baitan. Tailerra irailaren 26tik urriaren 1era bitartean izango da.

Ekimena zine eta interpretazio ikasleei zuzenduta dago, eta aurretik sorturiko argumentuen bitartez film laburra egitea du helburu. Horrela, partaideek prozesu osoan parte hartuko dute, hala nola, gidoian, castingean, filmaketan eta edizioan. Ikastaroaren azken emaitza, film laburra bera alegia, publikoari erakutsiko zaio tailerraren azken egunean.

Juanma Bajo Ulloak La Madre Muerta eta Alas de Mariposa filmak zuzendu ditu, besteak beste. Horrez gain, antzerkigintzan ere aritu da. Esaterako, Pop Corn antzerki multimedia ikuskizunean. Dokumentalak ere filmatu ditu, tartean, Historia de un grupo de rock.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button