BERTSOTAN

Baiona hiria bertsoz josita

Aste honetan bertsoa izango da protagonista Baionan, izan ere, Xilaba bertsolari txapelketaren finalaren inguruan, bertsolaritza ezagutarazteko xedearekin, zenbait ekimen antolatu dira.

Atzo bertan, Asier Altunaren Bertsolari filma pantailaratu zuten. Bihar, azaroaren 9an, Xabi Payak bertsolaritzari buruzko hitzaldi bat eskainiko du bertako mediatekan eta sarrera gisa, Xabier Amurizak eginiko dokumental labur baten emanaldia ere egongo da.
Azaroaren 10ean, Luzien Etxezaharretak Baionako bisita gidatuko du euskaraz, Ortzi Murua eta Maddi Ane Txoperena bertsolarien laguntzarekin.

Eta azkenik, egun handia, azaroaren 10ean izango da. Arratsaldeko 17:30ean, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsolari Txapelketaren finala izango da Baionako Lauga gelan. Dakizuenez, kantatuko duten sei bertsolarien izenak hauexek dira: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta Maddi Sarasua.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button