ARTEA

Forma, figura, eta teknikaren esplorazioa

Gasteizeko Vital Fundazioaren erakusketa-zentroan, eta uztailaren 27ra arte, Fernando Gil artistak DiBergeNte izeneko erakusketa paratu du.

Artista gasteiztarrak 35 lan aurkeztu ditu, tartean eskulturak, argazkiak, collageak eta akrilikoak. Gilen lanek musika, askatasuna, kolorea, joera, diseinua eta azpikultura irudikatzen dituzte, bere zigilu pertsonalarekin bat datozen ikurrak.
Eta guztietan formak, irudiak, papera, teknikak eta koloreak nahasten ditu, “ez tradiziozkoak eta ez komertzialak”.

Fernando Gilek honela definitzen du bere burua: “SUB-Culture eta UNDERground, 77koa eta X Belaunaldia”; eta bere lana: “SubPopArt, NEOgrunge eta Dirty Pretty things”.

Bere ibilbide osoan zehar kolorea, forma, figura, materialen eta teknikaren esplorazioa egin du,  eta azpikultura eta bizitza alternatiboaren bilaketa zehatza egin du beti.

Hori guztia DiBergeNte erakusketan islatzen da, errealitatearen ikuspegi pertsonala haizatzen duen erakusketan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button