ESZENA

Finantza-munduaren satira

Otsailean estreinatu zen Ubu, Rey de las Finanzas antzezlana Pabellon 6ko Gazte Konpainiaren  eskutik. Bada Uburen satirak areto horretako oholtza zipriztinduko du berriz, izan ere, Ramon Bareak zuzendutako ikuskizuna karteldegira bueltatu da, oraingoan egoitza berriaren oholtzara, eta bi astez iraungo da karteldegian, abenduaren 8ra bitartean. Lan hori Gazte Konpainiaren 5. proiektua da.

“Ubu errege (1896) garaiko publikoarentzat obra apurtzailea eta harrigarria izan zen, eta dadaismoa edo surrealismoa izango zenaren aurrerapentzat har daiteke, absurduaren antzerkiaz gain. Ubu erregea satira zorrotza eta txotxongilo erakoa, garai eta toki orotarako balioduna dena, agintarien betiereko zigor eta agintari izan nahi dutenen zigor gisa nabarmentzen diren antzerkiaren klasiko handienetako bat bilakatu da, eskubide propioz. Ubuk munduaren jaun eta jabe izan nahi du, kosta ahala kosta aberastu. Azpijokoan ari da, argitaratze-talde handi baten jabe den Bordurarekin, Munduko Bankuko zuzendaria eta horren familia hiltzeko, Lady Macbeth moduko Ama Ubuk zirikatuta”.

Lanean Kepa Alesso, Alazne Astorga, Aitor Echarte, Alex Gibaja, Diana Irazabal, Sandra Martin, Arnatz Puertas eta Leire Ormazabal aritzen dira.

Diogun bezala, bi astez egongo da berriz ikusgai, abenduaren 8 arte, eta gainera espazio ezberdin batean, Pabellon 6 ko Gazte Konpainiaren egoitza berrian.

Ostegunetik igandera diren funtzioen sarrerak www.pabellon6.org web gunean erreserba daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button