BERTSOTAN

Finalera heltzear da “Bertso Erronda” ekimena

Martxoan makina bat bertso entzun ahal izan dira Bilboko Alde Zaharrean, Bertso Erronda ekimenari esker. Gaur finalaurreko azken saioa izango da.

Bertsolari gazteak bildu ditu ekimenak hilabete honetan burutu diren hainbat saiotan. Hala, martxoaren 1ean, lehen saioa izan zen Adaxka tabernan, Enare Muniategi, Unai Foruria, Janire Arrizabalaga eta Iker Garitaonandia bertsolariekin.
Hurrengo astean, martxoaren 6an, Maddi Askaiturrieta, Mikel Aiartzaguena, Irantzu Idoate eta Hodei Munduate bildu ziren Errondabiden.
Joan den astean, martxoaren 15ean, Maite Sarasola, Ekain Tolaretxipi, Naia Arrizabalaga eta Peru Irastorza La Villan juntatu ziren, eta gaur, martxoaren 22an, azken saioa izango da BIRAn, Ander Anakabe, Haizea Telleria, Irune Basagoiti eta Mikel Arrate bertsolariekin.
Azkenik, finala 7Katu Gaztetxean izango da martxoaren 30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button