IKUS-ENTZUN

Filmak eta soinu banda berezia

Nafarroako Filmotekan beti ibiltzen dira gauza originalen atzetik benetako zinemagintzaz hobetu gozatu ahal izateko.

Aurreko urteetan egin zuten moduan, urtarrilean, zinema- eta musika-emanaldiarekin hasiko dira, baina oso modu berezian. Hainbat lan eskainiko dituzte bertan baina soinu banda kurioso batekin,  izan ere Jose Julio Apesteguia nafarrak bere txistuekin (ez instrumentuarekin, baizik eta ahoarekin) egiten dituen trebeziak interpretatuko ditu.
Saio horrek harritu egingo ditu ikusleak bere kalitatea eta originaltasunarengatik. J.J. Apesteguiak (The Blue Eyes Whirthler) 20 izenburu baino gehiagoko errepertorioa eskainiko du, dagozkien filmetako irudiekin batera. Hitzordua urtarrilaren 7an izango da, 19:30ean hasita.

Bestalde, Filmotekan Un blues para Teheran dokumentala aurkeztuko da urtarrilaren 13an, Javier Tolentino zinema-iruzkingile nagusiak zuzendutako filma. Berak hasiera emango dio pelikulari eta, emanaldiaren ondoren, jendearekin solasaldia izango du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button