
Bilboko Udalak Museoen Mapa izeneko gida kaleratu du, hirian dauden hamar museoei buruzko informazioarekin.
Katalogoan, honako museoei buruzko informazioa dago: Arte Ederren Museoa; Guggenheim Bilbao Museoa; Euskal Museoa; Berreginen Museoa; Itsasmuseum Bilbao; Eleiz Museoa; Zezenketa Museoa; Arkeologi Museoa; Pasio Irudien Museoa, eta Athetic Club Museoa.
Gidak museo horietan guztietan ibilbide bat eskaini nahi du.
Ibilbidea honela labur daiteke: “Abiapuntua Bilboren bihotz historikoan dago, Zazpi Kaleen inguruan, han daude eta Euskal Museoa, Berreginen Museoa, Eleiz Museoa, Arkeologi Museoa eta Aste Santuko Pasio Irudien Museoa. Eta, itsasadarraren bideari jarraituz, Abandoibarrean aurkituko ditugu Bilboko bi pinakoteka handiak: Guggenheim Bilbao Museoa, nazioarteko artearen eta arkitekturaren erreferentea, eta Arte Ederren Museoa, bere sailean Europako onenetakotzat jotzen dena. Ibilbidea osatzeko, Itsasmuseuma, uriaren iragan itsasontzigile eta itsas nabigaziokoaren lekuko; Athletic Club Museoa, San Mamesen, futbolaren katedralean, eta Zezenketa Museoa, Vista Alegre zezen-plazan.
Gainera, eta ekimenaren antolatzaileek esan dutenez, “Bizkaiko hiriburuko kultura-zentro horiei esker, bisitariek eta bilbotarrek aukera izango dute uriaren zazpi mendeko historia ezagutzeko eta lehengo eta oraingo Bilbora hurbiltzeko”.
Gida euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez dago, argazki eta testu argigarriekin.