IKUS-ENTZUN

Film fantastiko baten 30. urteurrena

FANT-ek, Bilboko Zinemaldi Fantastikoak, The Silence of the Lambs filmaren 30. urteurrena ospatuko du, eta Golem-Alhondiga aretoetan proiektatuko da gaur, hilak 25, 19:00etan.

Beldurrezko zinema klasikoaren hitzordu hau PREFANT zikloaren barruan antolatu da, maiatzaren 7tik 16ra ospatuko den jaialdiaren 27. edizioaren aperitibo gisan.

Ezagutuko duzue filmaren korapiloa, ezta? FBIk Buffalo Bill bilatzen du, bere biktimak, guztiak nerabeak, hiltzen dituen serieko hiltzailea. Harrapatu ahal izateko Clarice Starling unibertsitateko lizentziadun bikainarengana jotzen dute, jokabide psikopatetan aditua, FBIko kide izan nahi duena. Jack Crawford bere buruzagiaren aginduei jarraituz, Claricek segurtasun handiko kartzela bisitatuko du, non gobernuak Hannibal Lecter doktorea, antzinako psikoanalista eta hiltzailea, ohi baino adimen handiagoa duen. Bere eginkizuna bilatzen ari diren hiltzailearen jokabide-ereduei buruzko informazioa ateratzea izango da.

Emanaldi honen ondoren, eta aipaturiko PREFANT zikloaren barruan beste bi saio izango dira: Península (2020, Sang-ho Yeon, Hego Korea) apirilaren 22an, eta The Ring (1998, Hideo Nakata, Japonia, 96min) apirilaren 29an.

Gero, FANT zinemaldia maiatzaren 7tik 16ra izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button