LITERATURA

Araka ditzagun gure bazterrak

Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Emagin talde feministek idatzitako Araka ditzagun gure bazterrak kaleratu da Lisipe bildumaren barruan.

Hala deskribatu dute bertako egileek lan hori: “Hausnarketak, ekimenak eta proposamenak geure kokaleku zuritik eta mendebaldarretik harilkatu ohi ditugu. Hori da oraindik ere gure kokaleku nagusia, eta, azken aldian, botere-posizio hori birpentsatzeko eta desplazatzeko ariketa kolektiboa egiten ari gara.
Ez da ariketa erraza gai honen inguruan hitza hartzea, ezta horretarako kokaleku egokia topatzea ere. Umiltasunetik egiten dugu, dena entzuteko eta dena ikasteko daukagula jakitun. Deserosotasunari eta kontraesanari iskin egin gabe, bertan gordetzen direlako korapiloak askatzeko bidezidorrik interesgarrienak. Askotariko begiradak gorpuzten, arrazakeria izendatzen eta gatazka politizatzen irakatsi diguten konpa migratzaile eta arrazializatuak dira gure erreferente nagusiak birkokatze-prozesu honetan.”

Betiko legez, Susak bertan irakurtzeko bidea eskaintzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button