MUSIKA

“Bilbo Beat” jaialdiaren lehen edizioa

SGAEren Euskadiko Lurralde Kontseiluak Bilbo Beat jaialdiaren lehen edizioa egingo du otsailaren 20an, Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Hiri-musikari eskainitako jardunaldia izango da, eta emakume artisten ahalduntzearen ikuspegi bereziarekin ere egingo da. La Basu artistaren zuzendaritza artistikoarekin ondu da jardunaldia.

Ekimenaren xede nagusia hazten ari diren taldeei balioa ematea da, askotan ez baitute beren artea erakusteko beharrezko plataformarik, eta horrexegatik, musikagile urbanoen errepertorioa zabaltzen lagundu nahi da, genero honetan ohikoak ez diren eszenatokietara doinu eta erritmo horiek eramanez.
“Musikaren industria honetan ingurune inklusiboagoa eta bidezkoagoa sustatu nahi dugu”, adierazi dute antolatzaileek.

Parte hartuko duten taldeak honako hauek izango dira:  Espinelis bikotea, Herbass eta Marta bermeotarrek osatzen duten taldea da. Hamar urteren ondoren, proiektu berri batekin datoz, DJ Learekin batera. Hiru emakume indartsu, mezu argiak transmititzen dituztenak. Letrak, euskaraz zein gazteleraz, feministak, arrazakeriaren aurkakoak eta antifaxistak dira.
Víctor Rutty, Rober del Pyro & Dj Kaefek estudioko laugarren albuma argitaratu dute. Hirukote artistiko honek ibilbide luzea egin du eta Burgosetik mundura Bai-bai-bai-bai-bai! esan nahi diote hiri-musikari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button