
Gaur goizean, Andoni Aldekoak, Bilboko Udaleko Politika Ekonomikoen eta Plangintzaren koordinatzaileak, Fashion and Future jardunaldia aurkeztu du, EHUko Bizkaia Aretoan.
Moda eta teknologia eskutik helduta dakartzan jardunaldi honetan, nazioarteko prestigioa duten zuzendariek eta diseinatzaileek hartuko dute parte.
Gainera, New Yorkeko Parsons New School Of Design ospetsuko bi irakasleren hitzaldiak ere antolatu dira: Aneta Genova eta Katherine Moriwakirenak.
Topaketa honetan ere diseinu eta modaren arteko interakzioa lortzea eta abangoardiako arropa eta osagarriak sortzea helburua duen Bilbao Fashion Tech Lab programaren emaitzak ere aurkeztuko dira. Paola Guimeransek zuzendu duen profesional talde batek Bilbon egoitza duten bost moda enpresei laguntza eman die arropa edo osagarri bat garatzeko, janzteko elektronikarekin, material adimendu berriekin, fabrikazio digitaleko teknikarekin eta 3D hatz-aztarnekin.
Beste aldetik, jardunaldiak iraun bitartean, Fashion Films onenen nazioarteko hautaketa bat proiektatuko da, eta esperientzia honetan parte hartu duten bost enpresek egindako prototipoak erakutsiko dira.