IKUS-ENTZUN

“Zinexit”, indarkeriari buruzko zikloa

Indarkeria-mota desberdinez eta horien ondorioak gainditzeko moduez gogoeta egitea ardatz duen zikloa da Zinexit. Programaren baitan, lau film proiektatuko dira urriaren 13rik 16ra bitarte, Bilboko Alondegian dauden Golem zine-aretoetan, 19:30ean.

Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak ondu du zikloaren bosgarren edizioa.

Gaur bertan, urriak 13, Fermin Aiok zuzendutako Reconciliación lana aurkeztuko da; emanaldia filmaren estreinaldia izango da. Dokumentala Donostiako apezpiku Juan Mari Uriartek idatzitako liburuan oinarritzen da. Hala, indarkeriaren biktimak solasean arituko dira 50 minutuko filmean: ETAren biktimen seme-alabaka, Comandos Autónomos Anticapitalistas erakundearen biktimak eta GALen eta poliziaren biktimak. ETAk hil zuen Joxe Mari Kortaren seme Andoitz Korta, Edurne Brouard, GALek hil zuen Santiago Brouard HBko militantea edo ETAk hil zuen Fernando Buesa politikari sozialistaren alaba Sara Buesa, besteak beste.

Zikloaren baitan aurkeztuko diren gainerako filmak hauexek dira: urriak 14, Circles (Patricia Barcena); urriak 15, Light fly, fly high (Ainhoa Zugasti); eta, azkenik, Lasa eta Zabala (Pablo Malo).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button