MUSIKA

Ostiralean Willis Drummond taldea Azkuna Zentroan

Ekainaren 29an rock banda Azkuna Zentroko atarian izango da 21:00etatik aurrera. Besteak beste, Tabula rasa izeneko lan berria aurkeztuko du taldeak.

Bi urteko isilunearen ondotik etorri zen Tabula Rasa, eta taldeak jakinarazi zuen berpizte baten isla izango zela. Berpizte horretan bi nobedade antzematen dira: batetik, Joseba B. Lenoir gitarra-jotzailea taldekide finko bihurtu dela; eta bestetik, Burke Reiden (The Drones) ekoizpena. Azpimarratu behar da taldeak, oraingoan, ez duela Bidehuts plataformaren bitartez argitaratu diskoa, haien kabuz baino.

Laukotearen hitzetan, “lan berri honetan, 90eko hamarkadako eszena independente eta alternatiboak –Seattle, Washington, Boston, Irun–, 80etako post-punka tarteka edota Dead Boys bezalako taldeen hasieretako punk-rocka ere sentitzen ahal dira. Baina hori dena asimilatu eta liseritua izan da azkenean gehiago hurbiltzeko The New Christs, Beasts of Bourbon edo The Drones bezalako taldeen produkzio australiarretara”.

Beste berrikuntza bat ere ekarri zuen diskoak, diseinua hain justu. Izan ere, Ramon Zabalegik oraingoan, bere ohiko ilustrazio eta grabatuak alde  batera utzi, eta diseinu egokia egin zuen argazkietatik abiatuta.

Azkuna Zentroaren arabera, “haien rock-ean, Negu Gorriak, Kuraia, Berri Txarrak… bezalako antzinakoen leinua bereziten da, baina ezinbestekoa litzateke azpimarratzea Seattle ala washington D.C.ko 90 hamarkadako eszenen influentzia ere (Pearl Jam, Nirvana, Fugazi…) baita atzo eta gaurko rock australiarrarena (ACDC, New Christs, The Drones…).

Kontzertua 21:00etan izango da, eta sarrera librea izango du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button