BERTSOTAN

Maialen Lujanbio onena, Irunen

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa jokatu zen atzo Irungo Artaleku kiroldegian. Hantxe, Maddalen Arzallus, Aimar Karrika, Unai Agirre, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi eta Alaia Martin bildu ziren saio ederra egiteko asmoz.

Egin beharreko guztiak osatu ostean, Maialen Lujanbiok 750 puntu lortu zituen, eta hala hernaniarra zuzenean sailkatu da azaroaren 26an izango den Donibane Lohizuneko saiorako, finalaurrekoen bigarren itzulian. Puntuak honela lotu ziren: 705 Aitor Sarriegik; 667,5 Unai Agirrek; 651 Alaia Martinek; 634,5 Maddalen Arzallusek; eta 605 Aimar Karrikak. Hortaz, Durangoko saioa amaitu arte beste guztiek itxaron beharko dute puntuazioaren arabera sailkatu ote diren jakiteko.

Azaroaren 4an, larunbatean, Zuberoara iritsiko da aurtengo txapelketa, eta Maule-Lextarren jokatuko da hirugarren finalaurrekoa. 

Askok aipatu dute Maialenek egindako lan bikaina. Hona hemen bideoa:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button